Prestaketa saio gehiago egingo dituztela ere iragarri dute; hauek dira zehaztu dituztenak: hilak 13, 15, 20 eta 22, Okendo plazan eta 20:00etan. Ekimenean parte hartu nahi dutenak bertaratzera deitu ditu kultur elkarteak.
Ate joka dira sanpedroak, eta herritarrak, hasi dira horiek prestatzeko lanetan. Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen duen Sorgin Dantzaren lehen entsegua egin dute ostegun iluntzean. Herritar ugari bildu da Okendo plazan, eta txistulari zein danbor jotzailearen doinuei jarraiki, ederki aritu dira denak ala denak.