Ttakunen harrera ordutegia hauxe da: astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara; asteartetik ostegunetara, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.
Zikiro otordua izango ez bada ere, hilaren 28an afari herrikoia antolatu du aurten ere Ttakun Kultur Elkarteak. 21:00etan izango da, Okendo plazan. Aurtengo menua hau izango da: entsalada mistoa, oilaskoa, ogia, edaria, postrea eta kafea. Txartelak gaur jarri ditu salgai euskara elkarteak, 25 eurotan, Geltoki kaleko 4. zenbakiko bulegoan. Tokiak mugatuak direla adierazi dute antolatzaileek.
Ttakunen harrera ordutegia hauxe da: astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara; asteartetik ostegunetara, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.