Jaietako makarroi jana eta ur jolasetarako sarrerak salgai jarri ditu Ttakun KEk

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 7a

Hilaren 28a San Pedro bezpera izango da, egun berezia, herriko jaien hasiera. Plan bikaina proposatu die Ttakun Kultur Elkarteak 2011. eta 2014. urteen artean jaiotako haurrei: makarroiak bazkaltzeko eta ur jolasak ondoren. Sarrera bakoitzak 3 euro balio du eta euskara elkartearen bulegoan eros ditzakete herritarrek. Tokiak mugatuak dira.

Ttakunen harrera ordutegia hauxe da: astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara; asteartetik ostegunetara, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.

Egitaraua
  • 12:30ean, haurren txupinazoaren ostean, Okendo plazan geratuko dira partaideak.
  • 13:00etan, kalejiran abiatuko dira Basaundi auzora iritsi arte.
  • 14:00etan hasiko da makarroi jana. Ondoren egingo dituzte ur jolasak.