"Ez dugu eraso homofobo eta matxistarik onartuko"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 5a, 18:39

Argazkia: isaac Farre.

Zabaletako auzotar ugarik elkarretatzea egin zuten atzo arratsaldean, bezperako rock gauean DJ Fantasiak jasandako eraso homofobo eta matxistak salatzeko. "Zabaleta Auzolan elkarteak parte hartzaile guztien askatasuna eta eskubideak babestu eta aldarrikatzen ditu".

Hau da atzoko elkarretaratzean auzotarrek irakurri zuten testua:

"Atzo Zabaletako festen egitarauan zehar izandako erasoak irmoki gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu eta erasotuei babesa adierazi nahi diegu. Auzo elkarteak parte hartzaile guztien askatasuna rta eskubideak babestu eta aldarrikatu nahi ditu, Zabaletan elkarlaneko eta errespetuzko festa askeen alde lan egiten dugulako. 

Ez dugu eraso homofobo eta matxistarik onartuko. Honelako gertaerek ez dute lekurik ez Zabaletan eta ez inon.

GORA ZABALETAKO FESTA ASKEAK"

DJ Fantasiak ere irmoki salatu zuen eraso hori Instagram sare sozialean, atzo iluntzean.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de DJ FANTASIA (@dj.fantasia)

Erlazionatuak

Zabaletara heldu da Teresa sorgina

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 02 Gizartea

Amaitu da aurtengo sorginkeria

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 05 Gizartea