'Emakumea eta kirola' hitzaldia egingo du gaur Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 1a, 07:30
Ostadarren aritu diren kirolari nabarmenen solasaldiko irudi bat.

Ostadar SKTk bere 40. urteurrena ospatzeko antolatu duen hirugarren eta azken hitzaldia aurrera eramango du gaur arratsaldean, kultur etxeko hitzaldi aretoan, 19:00etan: Emakumea eta kirola. Leire Garcia, Carmen Laso eta Manoli Zumeta izango dira hizlariak. 

Etzi, ospakizunak biribiltzeko, denboraldi amaierako festa egingo du kirol elkarteak, Michelin kirol guneko frontoian. Hauxe izango da egitaraua: 

  • 11:00etan, Ostadarren sail guztien talde argazki erraldoia.
  • 12:30ean, sari banaketa: Kirolari Onenaren saria Aitor Anabitarterentzat, eta Auzolan saria, Txema Vallesentzat. Ondoren, sail bakoitzeko taldeetako entrenatzaileek jokalari jatorrenen aitortzak banatuko dituzte.
  • 13:30ean, hirugarren denbora, Beltzak errugbi eskolako lagunen eskutik.

Horrez gain, Ostadarreko kideek gogorarazi dute zabalik dagoela 40 urtez kirola sustatzen argazki erakusketa, ostiralera arte. Antonio Mercerora bertara joan behar dute herritarrek, 18:00etatik 20:00etara.

Bestalde, aurtengo denboraldiko aldizkaria argitaratu berri du Ostadarrek. Hemen irakur dezakezue.