Lau hamarkadako ibilbidea argazkien bidez erakutsi dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 31

Ostadar SKT bere 40. urteurrena ospatzen ari da. Antolatu duen jardueretako bat 40 urtez kirola sustatzen izeneko argazki erakusketa da: lau hamarkadako ibilbide oparoko hainbat mugarri erakusten ari dira irudien bidez, Antonio Mercero gunean, 18:00etatik 20:00etara. Erakusketara bertaratzeko azken eguna ostirala izango da.