Biolin, tronpeta, zeharkako flauta, gitarra edota akordeoi, ikasleek emanaldi atsegina eskaini zuten atzo iluntzean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Euskal musikako klasikoak ez ziren falta izan egitarauan, Itoiz taldearen Lau teilatu bezala, eta abesti garaikideagoak ere ez, hala nola Izaro Andresen Paris edota En Tol Sarmiento taldearen Zurekin batera. Horiez gain, nazio mailako Himno de la alegría eta Lago de los cisnes kantuez ere gozatu zuten ikus-entzuleek, beste zenbaiten artean.
Aurten mozorrotzeko gaia Filmak izanda, atzo iluntzeko kontzertu bufoa izan zen aurreneko protagonista. Gaur segiko du kontakizunak, ea zein den hurrengoa.