Irudi horietan ikusi dugu, esaterako, sardinaren entierrua ospatzen zutela. Inauterien antolatzaileek aurten berreskuratu dute ohitura hori: datorren asteko astelehenean aurrera eramango dute jarduera, 18:00etatik aurrera, Okendo plazatik abiatuta.
TXINTXARRI aldizkaria 1993ko urrian hasi zen Lasarte-Oriaren egunerokoaren berri ematen. Urte horretako Inauteriak jada ospatu zituztenez herritarrek, 1994koak izan ziren berripaperaren orrietan azaltzen lehenengoak. Urte horretako zenbait argazki jaso ditugu galeria honetan.