2023/02/18 17:00 - 20:00

Jaia

Inauteriak: konpartsen desfilea

Inauteriak: konpartsen desfilea
Okendo plazatik abiatuta, Lasarte-Oria

Bapo bazkaldu eta gero, konpartsek herrian barrena desfilatuko dute. Antolatzaileek furgoneta musikatu bat jarriko dute atzealdean, kalean dabiltzan kuadrillak festara batu daitezen. Okendo plazan hasi, erdigunea zeharkatu eta enparantza horretara itzuliko dira.

Behin Okendora ailegatuta, antolatzaileek mozorro onenen sariak banatuko dituzte, eta ostean, txokolate beroa.