Txantxo dotoreak ikusiko ditugu asteburuko Euskal Inauterietan. Ione Artolaren gidaritzapean, jantziak nola egin ikasi dute dozena bat herritarrek, anbulategiko 2. solairuan. Oihal zati koloretsuak aukeratu eta moztu, trajeak neurrira egin, josi...arratsalde pasa ederra egin dute.