Partaideek etxetik eraman beharko dituzte oihal zaharrak, horiekin txanoak eta jantziak egiteko.
Larunbateko Euskal Inauteriak girotze aldera, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak txantxo jantziak egiten ikasteko tailerra antolatu dute asteazkenerako, anbulategiko 2. solairuan, 17:30ean. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko hainbat bide dituzte lasarteoriatarrek: 943-37 14 48 edo 695 78 53 89 telefono zenbakietara deitu; kultura@ttakun.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali; edo Ttakun KEren bulegora bertaratu (Geltoki kalea, 4), 09:00etatik 13:00etara (astelehen goizetan izan ezik) eta 16:00etatik 18:00etara (ostiral arratsaldeetan salbu).
Partaideek etxetik eraman beharko dituzte oihal zaharrak, horiekin txanoak eta jantziak egiteko.