Txispun! Hasi dira San Pedro Jaiak!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 28a, 14:05

Hiru urte eta gero, beti ezagutu izan ditugun San Pedro Jaiak ospatzen hasi gara. Udaletxe zaharraren parean bildu aurretik, nabaritu da giro ederra, Okendo plaza eta inguruetan batez ere: inoiz baino blusa gehiago ikusten dira kaleetan, kuadrilla gazte ala heldu izan. Joselontxo eta Oaintxe In Deu txarangek jarri dute musika.

Agustin Valdivia alkateak jaurti du etxafuegoa. San Pedro parrokiako kanpaiak eguerdiko hamabiak noiz emango itxaron du, baina jotzen ez zuela ikusita, suziria piztea erabaki du. Txapligua lehertu denean (suziria, etxafuegoa, kohetea, askotan erabiliko dugun hitza denez sinonimo berriak ikasi ditugu guk ere) dantzan eta kantuan hasi dira herritarrak, eta udaletxeko balkoitik jaurti dituzten pilota koloredunak astintzen. Bien bitartean, konfetiak eta paraxut txiki batzuetan jausi diren globoek koloreztatu dute Kale Nagusia. 

Arratsaldeko txupina 19:00etan botako dute, udaletxe berriko balkoitik. Pregoia aurtengo omenduak egingo du, Nagusilan elkarteak.

Erlazionatuak

Suziria piztu aurretik, beroketa ariketak

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 28 Kultura

Giroa goizetik, Joselontxo txarangarekin

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 28 Kultura