Sanpedroetako egitaraua aurkeztu dute udalak eta eragileek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 13:24

Lasarte-Oriak hilaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko ditu herriko zaindariaren festak. Lasarte-Oriako Udalak eta eragileek egitarau ofiziala aurkeztu dute. Nagusilan Adin Nagusikoen Giza Boluntariotza elkartea izango da omendua, eta bertako kideek jaurtiko dituzte bi txupinazoak. Aurrekontua 187.789 eurokoa izan da.

Udaleko Festak saileko zinegotzi Txus Alonsok jakinarazi duenez, gaur hasi dira egitarauak banatzen, etxez etxe. Hauxe da:

Egitaraua

Ekainak 28, asteartea
  • 10:00etatik 12:00etara, ur festa Maialen Chourraut kiroldegian, 5etik 12 urtera arteko haurrentzat.
  • 12:00etan, haurren txupinazoa, udaletxe zaharreko balkoitik. Ondoren, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, Joselontxo eta Oaintxe in deu txarangek lagunduta.
  • 12:15ean, Gure Patxintxiak sariak, Ttakun Kultur Elkartearen eskutik. 65 urtetik gorako bi herritar maitagarri omenduko ditu.
  • 13:30ean, haurrak Atsobakar auzora joango dira, Joselontxo txarangarekin.
  • 14:00etan, haurrentzako herri bazkaria, Atsobakarren.
  • 15:00etan, ur jolasak Atsobakarren.
  • 16:00etan, busti blai jarduera, Atsobakar auzoan barrena.
  • 16:30ean, Sorgin Dantza abiatuko da, Oria auzotik. 
  • 18:00etan, kuadrillen jaitsiera (Sorgin Jaiak).
  • 18:30ean, Oaintxe In Deu txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
  • 19:00etan, txupinazo nagusia.
  • 19:30ean, Artistas del Gremio txarangak girotuko du herria, Okendo plazatik hasita.
  • 20:00etan, Sorgin Jaiak-en txupinazoa, Okendo plazan.
  • 20:00etan, Kai Nakai artistaren kontzertua gazteen esparruan, Oriarte Landaberrin.
  • 21:30ean, zikiro afaria Okendo plazan.
  • 23:00etan, danborrada, ATLO elkartearen eskutik, Okendo plazatik abiatuta.
  • 23:00etan, DJ Markeline gazteen esparruan.
  • 23:30etik aurrera, kontzertuak: Alu Zikinak, Skakeo eta DJ Fantasia (Sorgin Jaiak). 
  • 00:00etan, Duo Imperial taldearen emanaldia, Isla plazan.
Ekainak 29, asteazkena
  • 10:00etan, Ttirriki Ttarrakako trikitilariek diana joko dute.
  • 11:00etan herri meza, San Pedro parrokian.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 12:00etan, Plasentziatik (Extremadura) etorritako danborjoleen emanaldia eta migak Okendo plazan.
  • 12:00etan, kantu eta dantza jira, Sagardotegi kaletik abiatuta, Xumela koruko kideekin.
  • 12:30ean, herri kirolak Elizatze plazan: lau aizkolari, harri jasotzaile bat, txinga eramaile eta ingude jasotzailea, eta iparraldeko jokoak.
  • 13:00etan, Nagusilan elkarteari omenaldia, Manuel Lekuona Kultur Etxean.
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkearen jarraipena Isla plazan.
  • 17:00etan, haurrentzako xexenak Sasoeta ikastetxean, Joselontxo txaranga lagun dutela.
  • 18:00etan, orientazio jolasak (Sorgin Jaiak).
  • 18:00etan, sardina jan herrikoia Okendon, Aterpearen eskutik.
  • 18:00etatik 20:00etara, sagardo dastaketa eta erromeria Okendo plazan. Ttakun KE, Erketz EDT, Plaza Dantza eta Ttirriki Ttarrakak antolatuta.
  • 18:30etik 21:00etara, dantza lehiaketa eta minisdiskoa Uzturre plazan (Sasoeta Sasoian).
  • 20:00etan, trikipoteoa.
  • 21:30ean, Dial al Sol ekitaldia, Andatza plazan. Zortzi musikarik bi orduko emanaldia egingo dute, tartean Carlos Baute, Miriam Rodriguez eta Efecto Pasillo taldeek.
  • 22:00etan, Kinada taldearen kontzertua Okendo plazan.
  • 22:30ean, bertsolariak kultur etxean: Andoni Egaña, Ane Labaka, Nerea Ibarzabal, Lierni Rekondo, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea, Maddi Labaka.
  • 23:00etan, Nemux disko festa, gazteen esparruan.
  • 23:00etan, dantza piezak Isla plazan, Gauargi taldearen eskutik.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 00:30ean, Malakias eta Maixaren kontzertua, Okendo plazan (Sorgin Jaiak).
Ekainak 30, osteguna
  • 11:00etan, pilotako finalak Loidibarren frontoian: harrobiko jokalariak.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 12:00etan, lerroko dantza emanaldia, Biyak Bat egoitzaren eskutik.
  • 14:00etan, sorgin bazkaria Okendo plazan, eta ondoren, bingo musikatua (Sorgin Jaiak).
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 17:00etan, haurrentzako xexenak Sasoetan.
  • 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa, herrian barrena.
  • 18:00etan, olinpiadak Kale Nagusian (Sorgin Jaiak).
  • 19:00etan, pilota partida profesionala Loidibarren frontoian: Arteaga II eta Eskiroz, Alberdi II eta Elizegiren aurka.
  • 20:00etan, Louh taldearen kontzertua gazteen esparruan.
  • 22:00etan, Alargun Beltzak taldearen kontzertua Okendon.
  • 23:00etan, dantza piezak Azabache taldearen eskutik, Isla plazan.
  • 23:00etan, Nemux disko festa gazteen esparruan.
  • 23:00etan, pintura pote system danborrada (Sorgin Jaiak).
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 00:00etan, Lizartxo erromeria Okendo plazan (Sorgin Jaiak).
Uztailak 1, ostirala
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 16:30etik 18:30era, apar festa Isla plazan.
  • 16:30ean, Joselontxo txaranga herriko kaleetan barrena.
  • 17:00etan, haurrentzako xexenak Sasoetan.
  • 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Blas de Lezo kaletik, eta herrian barrena ibiliko da.
  • 17:00etan, tortilla txapelketa eta ondoren pintxo potea (Sorgin Jaiak). 
  • 19:00etan, Motxila 21 musika taldea Okendo plazan.
  • 20:00etan, Freestyle Motocross taldearen ikuskizuna Andatza plazan.
  • 22:00etan, El Drogas musikariaren kontzertua Okendo plazan.
  • 23:00etan, La Decada Prodigiosa musika taldea Isla plazan.
  • 23:00etan, Nemux disko festa gazteen esparruan.
  • 23:30ean, Dinbi Banda batukada taldeak herria girotuko du, Okendotik hasita.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 00:30ean, Zea Mays taldearen kontzertua Okendon.
  • 02:00etan, batukada Dinbi Bandako kideekin, Okendotik abiatuta.
Uztailak 2, larunbata
  • 06:00etan, diana, Gautxori txarangarekin.
  • 06:30ean, txokolatada Elizatze plazan.
  • 07:00etan, xexenak Sasoetan.
  • 10:00etan, Iturengo ttuntturroak kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 11:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Blas de Lezo kaletik. 
  • 12:00etan, gizonen eta zaldien arteko Atsobakar auzoko zelaian.
  • 13:00etan, Voces Navarras taldearekin jotak, Isla plazan.
  • 14:30ean, elkartasun bazkaria Okendo plazan, eta ondoren, tonbola (Sorgin Jaiak).
  • 17:00etan, gaztetxoen danborrada, Kale Nagusitik abiatuta.
  • 18:00etan, bertso poteoa (Sorgin Jaiak).
  • 19:00etan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldea herriko kaleetatik ibiliko da, udaletxe zaharretik abiatuta.
  • 22:00etan, Modus Operandi taldearen kontzertua Okendon.
  • 22:45ean, Vulcano piroteknia ospetsuaren etxafuegoak, Atsobakar parkeko zelaian.
  • 23:00etan, Ibai Berriak taldearen eskutik dantza piezak, Isla plazan.
  • 23:00etan, Nemux disko festa gazteen esparruan.
  • 23:30ean, Psychoclown ikuskizuna, Okendotik.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 00:30ean, Skakeitan taldearen emanaldia Okendon.
Erlazionatuak

Jaien sua piztuko dute aurrekariek

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 15 Kultura