San Pedro Jaiek eztanda egin baino lehen, haur eta gaztetxoek ur festaz gozatu dute Maialen Chourraut kiroldegian. Uretara jauzi egin, ur gainean korrika ibili, puzgarrietara igo, txirristatik irrist zein kortxoekin jolastu ederki jolastu dira guztiak nekerik izan gabe.