Sorgin Jaiak-ek aurtengo egitarauaren berri eman du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 16a, 11:17

Bihar emango ditu Sorgin Jaiak-ek aurtengo festa alternatiboei buruzko xehetasun guztiak, 18:00etan Okendo plazan, baina aurreratu egin du egitaraua bere sare sozialetan. Hilaren 28tik uztailaren 2ra sorginduko du herria.

Egitaraua

Ekainak 28, asteartea: pijamak kalera!
  • Goizean zehar, txoznaren muntaketa Okendo plazan.
  • 18:00etan, kuadrillen jaitsiera, Isla plazatik abiatuta.
  • 20:00etan, txupinazoa, Okendo plazan.
  • 20:30ean, LGBTIQ+ kolektiboaren aldeko manifestazioa, Okendotik abiatuta. 
  • 23:30etik aurrera, kontzertuak: Alu Zikinak, Skakeo eta DJ Fantasia. Lehenengoa, Sagardotegi kalean, eta hurrengo biak, Okendo plazan.
Ekainak 29, asteazkena
  • 18:00etan, orientazio jolasak, Okendo ingurutik.
  • 20:00etan, trikipoteoa, Ankoker txarangarekin batera. Okendotik abiatuko dira.
  • 00:30ean, kontzertua: Malakias eta Maixa, Okendo plazan.
Ekainak 30, osteguna: sorgin eguna
  • 14:00etan, sorgin bazkaria, Okendo plazan. Ostean, bingo musikatua eta gazte argazkia.
  • 18:00etan, olinpiadak, Kale Nagusian.
  • 20:00etan, Oaintxe In Deu txaranga.
  • 22:00etatik aurrera: Alargun Beltzak taldearen emanaldia, danborrada eta erromeria, Lizartxo taldearen eskutik. Okendo plazan.
Uztailak 1, ostirala
  • 17:00etan, tortilla txapelketa Okendo plazan, eta ondoren, afari autogestionatua.
Uztailak 2, larunbata
  • 14:30ean, elkartasun bazkaria eta bazkalostean, tonbola.
  • 18:00etan, bertso poteoa, Okendo plazatik abiatuta. Bertsolariak: Julene Iturbe, Lierni Rekondo, Eli Pagola, Oihana Arana eta Maite Sarasola. Gai jartzailea, Ane Labaka.
Erlazionatuak

Sorgin bazkarirako txartelak, salgai

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 16 Kultura