Jaien sua piztuko dute aurrekariek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 13:00

San Joan sua hilaren 23an piztuko dute, Andatza plazan, 22:15ean.

Hilaren 28ra bitartean, eragileek eta udalak makina bat jarduera egingo dituzte, sanpedroen aurrekari gisa.

Ekainak 17, ostirala
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat egoitzan.
  • 19:00etan, Scooter Club Euskadi elkarteak antolatu duen rallyaren hasiera, Vespa eta Lambretta motorrena.
  • 22:30ean, Vespa eta Lambretten gau ibilaldia.
  • 23:00etan, motorren kontzentrazioa Pablo Mutiozabal kalean, eta kontzertuak Buenetxea tabernan.
Ekainak 18, larunbata
  • 10:00etan, motorren kontzentrazioa eta erakusketa Okendo plazan.
  • 12:30ean, Vespa eta Lambretten txangoa, herrian zehar.
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat egoitzan.
  • 18:30ean, Vespa eta Lambrettak Okendo plazan.
  • 19:00etan, Erketz EDTren emanaldia Okendon.
Ekainak 19, igandea
  • 12:30ean, Vespa eta Lambretta motorren kontzentrazioa Largoenea kalean.
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat egoitzan.
Ekainak 20, astelehena
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat egoitzan.
  • 19:00etan, Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia, kultur etxean.
Ekainak 21, asteartea
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat egoitzan.
  • 19:00etan, Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia, kultur etxean.
  • 20:00etan, Sorgin Dantza prestatzeko azken saioa, Okendo plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberrin.
Ekainak 22, asteazkena
  • 16:00etan, jokoak Biyak Bat egoitzako kideentzat: toka, igela eta botea.
Ekainak 23, osteguna
  • 10:30etik aurrera, gimnastika erakustaldia kiroldegian, Biyak Batekoen eskutik.
  • 18:00etan, Biyak Bat eta Gure Kabia koruen emanaldiak, Ama Brigitarren komentuan.
  • 21:30ean hasita, udal korporazioa eta Erketz EDTko dantzariak udaletxe zaharretik abiatuko dira Andatza plazarantz. Bertara iritsi ostean, San Joan zortzikoa eta sokadantza dantzatu eta sua piztuko dute. Zero Settek eta Albokak ere parte hartuko dute ikuskizunean.
Ekainak 25, larunbata
  • 10:00etan, zunba maratoia Okendo plazan, Emakumeen Zentroaren eskutik.
  • 19:30ean, Alboka abesbatzaren kontzertua, Ama Brigitarren komentuan.
Ekainak 26, igandea
  • 09:00etan, bola eta toka jaurtiketak Michelingo bolatokian.
  • 09:00etatik 15:00etara, mendi martxa familiako kideentzat, Antonio Mercero plazatik aterata.
  • 13:00etan, Zero Sette akordeoi orkestraren kontzertua, Okendo plazan.
Ekainak 27, astelehena
  • 18:00etan, jokoetan aritutakoei sariak banatuko dizkiete Biyak Bateko zuzendaritzak eta udal ordezkariek. Mokadutxo bat ere jango dute.