Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du ekainaren 23an sutzarrak piztu nahi dituzten herritarrek Udal Erregistrora joan beharko dutela, horren berri ematera. "Segurtasun arrazoiengatik, hau guztia zehaztu beharko dute: sua non egingo den, harremanetarako pertsona nor den eta harekin kontaktuan nola jarri".