Kantu eta dantza jira eta sagardo dastaketa, ohiko formatuan aurten

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 09:30

Ttakun Kultur Elkarteak makina bat jarduera egingo ditu aurtengo sanpedroetan. Horietako bi izango dira kantu eta dantza jira eta sagardo dastaketa. Hilaren 29an izango dira biak, San Pedro egunean.

Xumela koruko zein Extremadura Etxeko kideek elkarrekin abestu eta dantzatuko dute, Sagardoteki kaletik hasita, 12:00etan. Herrian barrena buelta bat eman eta Okendo plazan amaituko dute kantu eta dantza jira. 

Sagardo dastaketa, berriz, arratsaldean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Okendon. Aterpea merkatarien elkarteak antolatuko duen sardina janarekin uztartuko du ekitaldia Ttakun KEk. Bien bitartean, gorputza mugitzeko erromeria egingo dute Ttirriki Ttarraka, Erketz EDT, Plaza Dantza eta txistulariek. 

Erlazionatuak

Zikiro afarirako txartelak, salgai

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 10 Kultura