Zikiro afarirako txartelak, salgai

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 10a, 07:30

Ttakun Kultur Elkarteak zikiro jana antolatu du San Pedro Jaietarako. Hilaren 28an izango da hitzordua, 21:30ean, Okendo plazan. Afarirako txartelak salgai jarri dituela jakinarazi du, 25 eurotan. Hilaren 19tik 22ra (hori izango da azken eguna) erosten dituztenek zertxobait gehiago ordaindu beharko dute, 28 euro. 

Hauxe izango da menua: entsalada, zikiroa eta postrea. Edaria, kopa eta kafea, barne. Baten bat zeliakoa izanez gero, Kultura sailarekin harremanetan jartzeko eskatu du Ttakunek, 695 78 53 89 telefono zenbaki edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikoaren bitartez.