Makarroi jana eta ur jolasak antolatu ditu Ttakun KEk haurrentzat, sanpedroetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 10a, 07:30
Okendotik Atsobakarrera kalejiran joango dira, 13:30ean.

Haur eta gazteek aukera izango dute hilaren 28ko goizeko txupina eta gero Atsobakar auzora joateko, bapo bazkaldu eta ur jolasekin dibertitzera. 2010tik 2013ra bitartean jaiotakoek parte hartu ahalko dute; tiketa jasotzera Ttakunen bulegora joan beharko dute (Geltoki kalea, 4), astelehenetik aurrera eta hilaren 25era arte. Autobus zerbitzua izango dute herritarrek, Atsobakarretik Oriara, 15:45ean eta 16:00etan.

Egitaraua, ekainak 28
  • 12:30ean, hitzordua Okendo plazan.
  • 13:30ean, kalejira Okendotik Atsobakarreraino.
  • 14:00ak aldera, herri bazkaria Atsobakar parkean.
  • Bazkalostean, ur jolasak: ur guda eta busti blai. 
Erlazionatuak

Zikiro afarirako txartelak, salgai

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 10 Kultura