Euskal Autonomia Erkidegoak Nafarroaren bideari jarraituko diola dirudi, eta hilabetez indarrean daramaten neurri murriztaileak luzatzea erabakiko duela bihar LABI batzordearen mahai instituzionalak. Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du gaur, eta iragarri mugak bere horretan uztea gomendatu duela, pandemiaren bilakaera "positiboa" izan arren, egoera epidemiologikoa "zaila" delako oraindik. Ez du zehaztu zenbat denboraz luzatuko lituzketen jarraibide horiek. Nafarroan, esaterako, bi aste gehiagoz mantenduko dituzte.