Urtea hastearekin batera aurkeztu zuen Lakuak hezkuntzarako protokoloa, eta, besteak beste, Eskola Kirola egitasmoko partaideen entrenamenduak baimendu eta lehiaketak debekatu zituen. Horren aurka erreakzionatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurralde horretako hamazazpi federaziok, eta baita familia ugarik ere. Ez da inolako ebidentzia zientifikotan oinarritzen eta ez du inolako onurarik osasun egoera hobetzeko", adierazi zuten.
Txapelketak egiteko baimenaren berri izan eta berehala, aldundiak ohar bat kaleratu du, eta nabarmendu "albiste ona" dela. "Eusko Jaurlaritzak entzun ditu bai aldundiaren esakerak, bai lurraldeko federazio eta kirol eragileenak; pozik gaude asteburu honetan eskola kirolari berriro ekitearekin".