Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.033 kutsatze atzeman dituzte. Gehien-gehienak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Oraingoz, aurtengo urtarrila izaten ari da kasu gehien atzematen ari diren hilabetea: hamasei egunetan, 1.718 positibo.
Eskualdeko sei udalerrietan 728 positibo diagnostikatu dituzte azken lau egunetan: 192 Lasarte-Orian, 190 Hernanin, 162 Andoainen, 86 Astigarragan, 68 Usurbilen eta 30 Urnietan.