COVID-19

Eusko Jaurlaritzaren murrizketek ordutegiei eta edukierei eragingo die

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 29a, 09:14

Tabernek eta jatetxeek 01:00etan itxi beharko dute, barrualdeetako edukierak %60ra murriztuko dituzte eta zutik kontsumitzea debekatu. Horiek dira Iñigo Urkullu lehendakariak atzo arratsaldean iragarri zituen mugetako batzuk, LABI batzordearen bileraren ostean. Gaurtik urtarrilaren 28ra arte egongo da indarrean dekretua.

Hauek dira Urkulluk iragarri dituen neurriak. Sei muga eta gomendio bat dira:

  • Taberna eta jatetxeek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak eta jarduera guztiak ordu horretan amaituko dira.
  • Ostalaritza establezimenduek ezingo dute 08:00ak baino lehenago ireki urtarrilaren 1ean.
  • Tabernetan, jatetxeetan, elkarte gastronomikoetan eta gazteen lokaletan ezingo dute zutik kontsumitu. Mahaietan eseri beharko dute, asko jota, hamar laguneko taldeek.
  • Barrualdeko edukierak %60ra mugatuko dituzte.
  • Barrualdean egiten diren kiroletan, taldeek hamar lagunekoak izan beharko dute, eta kirol instalazioetako aldagelen edukiera %50ekoa izango da.
  • Gehieneko edukierak hauek izango dira: 600 pertsona barruan eta 800 aire zabalean. 
  • Gomendioa: abenduaren 31eko eta urtarrilaren 1eko, 5eko zein 6ko otorduetan hamar lagun baino gehiago ez elkartzea mahaiaren bueltan.
Erlazionatuak