Urriaren 31ren bueltan ospatzen da Gau Beltza edo Arimen Gaua Euskal Herrian. Kalabazak hustu, kandelak piztu, mozorrotu...iluntasunean –eta iluntasunarekin jolastu–. Gero eta herri gehiagotan ari dira berreskuratzen usadio zahar hori. Aurten, pandemia tarteko, ez da posible izan iaz bezala ospatzea festa, baina, egoera berrira egokituta, arratsalde ederra igaro dute Gazte Klubeko kideek.