Maialen Chourraut: "Ilusio bereziarekin hartu dut zilarrezko domina"

Nerea Eizagirre 2021ko urr. 4a, 13:00

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte-Oria, 1983) piraguista Olinpiar Jokoetako protagonistetako bat izan da. 2016an, Rion urrezko domina lortu ostean, bost urteko ziklo olinpiko gogorra igaro du kirolariak. Hala ere, laugarren parte hartzean ere ez du hutsik egin eta podiumean egon da herritarra.  Bere garaipen zerrenda luzean Olinpiar Jokoetan falta zitzaion domina gehitu du palistak, zilarrezko domina. Harekin izan gara solasean; besteak beste, Tokioko Jokoak eta etorkizuna izan ditugu hizpide