Jaioterrian, herritarren berotasunean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abu. 3a, 20:00

Lasarte-Oriako Udalak omenaldi beroa egin dio Maialen Chourraut goi-mailako kirolari eta herritarrari. Tokioko Olinpiar Jokoetako ur bizietako K-1ean zilarreko domina eskuratu du lasarteoriatarrak, eta astearte arratsaldean, abuztuaren 3an, egin diote harrera bere jaioterrian. Erketz dantza taldeko dantzarien agurrarekin eman diote hasiera ekitaldiari, eta pleno aretoan hartu dute gero, udal ordezkari, senide eta lagunek. Ekitaldia amaitzeko, udalak Okendo plazan duen balkoira atera da. Bertan egin diote harrera beroa herritarrek, eta horiei guztiei eskaini die Olinpiar Jokoetan irabazitako domina; oso eskertua agertu da herritarrekin. Galeria honetan bildu ditugu omenaldlko irudiak.