COVID-19

Neurri berriak indarrean gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 19a, 11:26

LABI Aholku Batzordearen bilera amaitu ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak bertan hartutako erabakien berri eman zuen prentsaurrekoan. Atzo arratsaldean ezagutarazitako aldaketak gaur bertan sartu dira indarrean. Nagusiki, ordutegiei eta edukiera mugei eragiten die. Halaber, zenbait jarduera baimentzen dira. Musukoak nahitaezko izaten jarraitzen du, nahiz eta Espainiako presidente Pedro Sanchezek aurreratutakoaren arabera, datorren asteburutik aurrera aukerazkoa izango den atari zabalean. 

Koronabirusaren pandemiari lotutako aldagaien beheranzko joera ikusita eta txertatutako herritarren kopurua kontuan hartuta, LABI Aholku Batzordeak mugak arintzeko zenbait neurri hartu zituen atzo. Nagusiak hauek dira:

  • Ordutegiak: 02:00etan establezimenduak itxi eta kultur, gizarte nahiz merkataritza jarduerak amaitu.

  • Edukierak: %60, muga zehatzik aplikatzen denean izan ezik.

  • Kultur, kirol eta gizarte ekitaldi publikoak:
    • 1.600 pertsonatik beherako edukiera duten guneetan: Gehienez, 600 barruan eta 800 kanpoan. 
    • 1.600-5.000 pertsona arteko guneetan: Gehienez, 800 barruan eta 1.200 kanpoan.
    • 5.000 pertsonatik goragoko guneetan: %30.

  • Kultu lekuak: 
    • %60ko edukiera. 
    • Espazio itxietan egindako beila eta ehorzketetan, %40; kanpoaldean egindakotan, mugarik ez dago, betiere, pertsonen artean  1,5 metroko tartea utzita.

  • Ostalaritza:
    • Itxiera 02:00etan.
    • Barneko edukiera %50ean mantentzen da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
    • Mahai bakoitzean, gehienez, sei lagun. 
    • Nahitaezkoa da musukoa erabiltzea irensteko unean izan ezik. 
    • Joko lokaletan muga berak ezarri dituzte. 

  • Txokoak eta elkarte gastronomikoak: 
    • Ordutegia: 09:00etatik 22:00etara.
    • %50eko edukiera
    • Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
    • Mahai bakoitzean, gehienez, sei lagun. 
    • Nahitaezkoa da musukoa erabiltzea irensteko unean izan ezik. 
    • Etengabe aireztatzeko betebeharra.

  • Kirola:
    • Atari zabalean pertsona kopuru mugarik ez da. Azpiegituren barruan, gehienez, hamar. 
    • Eskola kiroleko entrenamenduak eta lehiaketak egin daitezke.
    • Aldagelen edukiera %50, dutxak banaka edo pertsonen artean 2 metroko distantzia utzita erabil daitezke.

  • Indarrean dauden itxierak:
    • Gazteentzako lonjak eta lokalak.
    • III eta IV taldeetan sailkatutako gaueko aisialdiko establezimenduak.
    • I eta II taldeetako udal baimena dutenek ostalaritzaren ordutegiaren eta mugen arabera jardungo dute.