COVID-19

Gipuzkoan 31 kutsatze baieztatu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 20a, 12:48

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datu epidemiologikoak eguneratu berri dituzte. Larunbatean, 5.502 proba diagnostiko burutu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 161 positiboak izan ziren, hortaz, positibo tasa %2,9 da. Kasu berri horietako 31 Gipuzkoan erregistratu dituzte, 102, Bizkaian; 26, Araban, eta gainerako biak beste toki edo erkidegoetakoak dira. Ospitaleei dagokienez, atzo, koronabirusak eragindako hamasei lagun ospitaleratu zituzten eta 50 gaixo daude ZIUetan.