Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruz atzo bildutako datuen berri eman dute eguerdian. Horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean aurrera eramandako 5.614 proba diagnostikoetako 168 positiboak izan ziren, hau da, %3. Kutsatu berrietako 22 Gipuzkoan antzeman zituzten, 112, Bizkaian; 31, Araban; eta beste toki edo erkidegotako hiru. Atzo, COVID-19ak eragindako 19 lagun ospitaleratu zituzten eta 47 daude ZIUetan.