Landaberri ikastolako aldapa konpontzeko lanak hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 5a, 09:00

Hasieran aurreikusi baino beranduago hasi dira Landaberri ikastolako malda berritzeko obrak, 2021eko urtarrilaren 27an. Construcciones Moyua enpresari adjudikatu dizkio lanak udalak, 247.727 euroren truke. Lanek hiru hilabete iraungo dutela espero du.

Aldapatik igo eta jaitsi beharrean, bide berri batetik igarotzen dira ikasleak orain. Hori eraikitzera 33.852 euro bideratu ditu udalak.