Bide batez, azpimarratu nahi dugu publizitateagatik jasotzen ditugun diru-sarreren zati handiena jaietako berezien bitartez lortzen dugula, gure eguneroko jardunarekin jarraitzeko ezinbestekoa. Kontziente gara egoera zaila dela, oso zaila, eta, horregatik, iazko tarifak mantentzea erabaki dugu. Horrez gain, deskontu bereziak egingo dizkiegu herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei. Tarifak publizitatea@ttakun.eus helbidean eska ditzakezue, edo 646 824 466 telefonora deitu edo WhatsApp mezu bat bidali.
Tarifak publizitatea@ttakun.eus helbidean eska ditzakezue, edo 646 824 466 telefonora deituta; WhatsApp bat ere bidal daiteke
Egitaraurik ez da egongo, eta ikusteke dago ekintzaren bat egingo ote den herrian ala ez, baina, ahal den neurrian, ziur ospakizun egunak izango direla ekain amaierako horiek herritarrentzat. Gure aletxoa jarri nahi dugu guk horretan, eta edukiak prestatzen ari gara ekainaren 26rako: argazki historikoak, bitxikeriak, elkarrizketak, erreportajeak...ikusi eta irakurtzeko aukera edukiko duzue. Dendariontzat, aukera ona zuen negozioak iragartzeko aldizkari horretan, 1507.ean. Urteko aldizkaririk berezienetako bat izan ohi da, eta irakurriena; aurten ere horretarako ari gara lanean.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotzez, orain arte publizitate proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi, eta gainontzekooi animatu nahi zaituztegu parte hartzera, ahal duzuen neurrian, gure helburuetako bat herriko merkataritza eta komertzioa bultzatzea baita.