Berria egunkariko kazetari Maider Galardik eman du horren berri, sare sozialen bitartez:
Hogei pertsona baina gehiago zirenez, manifestazio gisa katalogatu du Ertzaintzak. Behin identifikatuta, aurrera segi zezaketela esan dute. Laburtuz: 3 lagun “antolaketagatik” identifikatuta eta 2 argazkiak ateratzea leporatuta.
— Maider Galardi F. Agirre (@MaiderGalardi) May 15, 2020
Albistea berehala zabaldu da sareetan, eta herriko zenbait eragilek erantzun egin dute. Esate baterako, Lasarte-Oriako Ernaik:
Gaur gertatutakoan inguruko haria.
— Ernai Lasarte-Oria (@ErnaiLasarte_O) May 15, 2020
Ernai Lasarte-Oriatik irmoki salatu nahi deu gaur indar zapaltzaileek gure herrian aurrera eamandako akzio errepresiboak.
Lasarteko Udalari: ze uste zenuten buru makur geatuko giñala?
Xirimiri defendatzen jarraituko deu! XIRIMIRI LIBRE! ✊???? https://t.co/1HLN0Jik6O
Xirimiriren aldeko ekimenak
Apirilaren 30ean Xirimiriren zuzendaritza batzordeak jakinarazi zuen elkartearen bi kontu enbargatu dituela Auzitegi Nazionalak, 2002. urteko diru kopuru berberarekin. Herriko tabernen auzia izenez ezagutzen denaren epaia egikaritzen hasi da, eta auzipetutako herriko taberna eta elkarteen kontuan enbargatzen hasi.
Egoera horren aurrean, Xirimiriren aldeko ekimenak egiten hasi dira herritarrak. Lasarteoriatarrek bidalitako argazkiekin bideo bat egin dute, 30 urteko historia errepasatuz; post-it, paper eta afixa batzuk itsatsi dituzte herrian, adieraziz Xirimirik zer esan nahi duen beraientzat –hasierako deialdia debekatu egin zuen udalak–; eta paseoa egin zuten atzo, elkartearen aldeko aldarriekin.