Xirimiriko zuzendaritza batzordeak jakinarazi duenez, Okendo plazako tximinia formako egitura metalikoan jarri dute afixa elkarteko bi kidek. Bi udaltzain joan dira haiengana, eta eskatu kartela bertatik kentzeko, aireztatze sistema oztopa zezakeelakoan. Mugitu egin dira, eta Okendo plazako eraikin bateko fatxadan jarri, Olga Atelier dendaren alboan. Udaltzainak berriro joan dira Xirimiriko kideengana, Iñaki Ijurko udaltzainburua tartean, eta esan die kartela kentzeko bertatik. "Alkateak jakinarazi digu Lasarte-Oriako ordenantza zibikoak debekatu egiten duela ez herriko fatxada eta hormetan afixak jartzea, eta guk betearazi egin dugu hori", azaldu du Ijurkok.
Xirimiriko batzordeak jakinarazi du prestatzen ari direla deialdi berri bat, sare sozialen bitartez zabaldu duen mezuan.