Hiru hamarkada bideo batean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 7a, 12:00

Xirimiri elkarteko kideek bideo bat prestatu dute herritarrek bidalitako argazkiekin, atzokoekin eta gaurkoekin. 30 urteko historia bildu dute ikus-entzunezko batean. "Herria koloreztatzen" jarraitu nahi dute, eta beste ekintza bat prestatu: lasarteoriatarrei proposatzen diete post-it batzuk itsastea Okendo plazako egitura metalikoan, bihar, maiatzak 8, erosketak edo kirola egitera irteten direnean.