mar 17 Euskara
Martxoarekin batera iritsi da udalekuetan izena emateko epea! Ttakun KEtik herriko txikiei zein gazteei aisialdi eskaintza zabaldu nahi diegu, euskaraz! Eskaintza erakargarria osatu dugu uda honetarako. Lau txanda izango dira aurten ere, lau abentura! LH3-LH4koak Atxondora (Bizkaia) joango dira zortzi egunetarako; LH5-LH6koak, Donemiliagara (Araba) hamar egunez; DBH1-DBH2koen plana Albeizko aterpetxea + ibiltaria izango da, 11 egunetarako; eta, azkenik, DBH3-DBH4ko gazteak Bizkaiko kostatik ibiltaria + Loiolako aterpetxea egingo dituzte, 11 egunez.