TXINTXARRI aldizkarian eman dugu udaleku itxien berri, KONTRAZALEAN
Esan bezala, izen ematea datorren astelehenean irekiko dugu, hilak 20, webgune honetan bertan; azken eguna maiatzaren 8a izango da. Lehentasuna izango dute Gazte Kluba eta Kuadrillategiko erabiltzaileek (%40eko asistentziarekin), iaz udaleku itxietan aritutakoek eta bazkideen seme-alabek. Martxoaren 22ra arte (egun hori barne) izango dute horiek izena emateko aukera.
