Badatoz Ttakunen Udalekuak! Hiru hamarkada igaro dira Ttakunek herriko txiki zein gazteei aisialdi eskaintza zabaldu zienetik, eta, aurten ere horrela izango dela esateak asko pozten gaitu! Euskarazko aisi erakargarria osatu baitugu uda honetarako ere. Aurreko urteetako esperientziatik abiatuz, segurtasun neurriak errespetatuz eta momentuan dauden araudien arabera egingo diren UDALEKUAK eskainiko ditugu. Lau txanda izango dira aurten, lau abentura! LH3-LH4 Larraulera 8 egun, LH5-LH6 Donemiliagara 10 egun, DBHI-DBH2 Albenizera 11 egun (ibiltaria ere izango da) eta DBH3-DBH4 Askizura 11 egun. Orrialde honetan aurkituko dituzu eskaintza horri dagokion informazioa zein izena emateko bidea. Izen ematea MARTXOAREN 21ean irekiko da, webgune honetan bertan eta maiatzaren 8ra arte izango da horretarako aukera. Lehentasuna izango dute Gaztekluba eta Kuadrillategiko erabiltzaileek (%40eko asistentziarekin), iaz udaleku itxietan aritutakoek eta bazkideen seme-alabek. Martxoaren 23ra arte (barne) izango dute horiek izena emateko aukera.
Larraulen ere, milaka abentura

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 20 Euskara

LH3 eta LH4 mailako gaztetxoak aste ederra igarotzen ari dira Larraulen (Gipuzkoa). Ostiral honetara arte milaka abentura eta jolasetan murgilduta ibiliko dira. Nola dakigun ederki pasatzen ari direla? Bidali dizkiguten argazkiak ikusi besterik ez dago! Segi horrela!