Zuzeneko harrera zerbitzua berrirekiko du Ttakun KEk astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 18a, 08:30

Duela bi urte, osasun larrialdiaren ondorioz, Ttakun Kultur Elkarteko bulegoko atea itxi behar izan zitzaion herriari; bazkide zein herritarrei harrera telefonoz egitera mugatu behar izan zen. Egoerak hobera egin eta neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratu direnez, euskara elkarteak harrera presentzialaren zerbitzua berreskuratuko duela jakitera ematen du. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara; asteartetik ostegunera, 09:00etatik 13:00era; eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00era.