Badatoz Ttakunen udalekuak!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 18a, 09:00

Hiru hamarkada igaro dira Ttakunek herriko txiki zein gazteei aisialdi eskaintza zabaldu zienetik, eta, aurten ere horrela izango dela esateak asko pozten gaitu!  Euskarazko aisi erakargarria osatu baitugu uda honetarako ere. Aurreko urteetako esperientziatik abiatuz, segurtasun neurriak errespetatuz eta momentuan dauden araudien arabera egingo diren UDALEKUAK eskainiko ditugu. Lau txanda izango dira aurten, lau abentura! LH3-LH4 Larraulera 8 egun, LH5-LH6 Donemiliagara 10 egun, DBHI-DBH2 Albenizera 11 egun (ibiltaria ere izango da) eta DBH3-DBH4 Askizura 11 egun.

INFORMAZIO OROKORRA www.labur.eus/udalekuak22 
IZEN EMATE ESTEKAizen ematea

Izen ematea MARTXOAREN 21ean irekiko da, webgune honetan bertan eta maiatzaren 8ra arte izango da horretarako aukera. Lehentasuna izango dute Gaztekluba eta Kuadrillategiko erabiltzaileak (%40eko asistentziarekin), iaz udaleku itxietan aritutakoek eta bazkideen seme-alabek. Martxoaren 23ra arte (barne) izango dute horiek izena emateko aukera.

Erlazionatuak