Udako Txokoak!! Lagunen batura, gure herriko uda!! Aurtengo udan ere Ttakun Kultur Elkartearen Udako Txokoak izango ditugu eta horretarako izena emateko epea zabaltzera goaz. Etxeko ttikiek eta gaztetxoek aukera paregabea izango dute udan euskaraz, herrian eta elkarrekin aritzeko! #gai #jai #jarrai #blai #bidai #guai #nahi #garai #mestijai #bai! Izena emateko epea, astelehenean, martxoaren 18an irekiko dugu.
Limoiondo bat baino askoz gehiago landatu dute txokoetako koloreen festan

Txintxarri Aldizkaria uzt 24 Gizartea

Ttakun Kultur Elkartearen udako txokoetan dabiltzan taldeetako batzuk Atsobakar egoitzako egoiliarrak eta Eguneko Zentroko lagunak bisitatzera joan dira gaur goizean. Bertan zain zituzten Porrotx pailazoa eta Xumela koruko zuzendari Josu Txapartegi 'Txapas', patioan elkartu diren guztiekin festa koloretsu eta alai bat ospatzeko.