Ttakun Kultur Elkartearen udako txokoetan balio ugari lantzen ari dira gaztetxo taldeak. Adinez nagusienak kulturartekotasuna jorratzen ari dira eta den-denak beso-zabalik hartzen dituztela irudikatzeko talde argazki erraldoia atera dute Okendo plazan. "Kaixo" hitza zenbait hizkuntzatara itzuli dute.