2021. urteko Santa Ana eta San Joakin eguna ospatu du Lasarte-Oriak. Egitaraua beste urte batzuetan baino murritzagoa izan da, COVID-19aren pandemiak hala behartuta. Edonola ere, giro ederrean igaro dute uztailaren 26a.
SANTA ANA 2021
Sutan kiskali dituzte Angustias eta Pantxo akusatuak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021 uzt 27 Kultura

Santa Ana eguneko parodiarekin barrez lehertu dira kultur etxeko ikus-entzuleak, sutara kondenatuak izan diren bi akusatuak izan ezik; garesti ordaindu dituzte urtean zehar egindako triskantzak Angustias Ezezkoalde Ezetzaprontok eta Pantxo Zilborraundi Niriezikutuk. Epaiketa hasi aurretik, antolatzaileek Jalgune elkartea omendu dute, Lasarte-Orian hainbat urtez egindako lanagatik.

SANTA ANA 2021
Meza eta dantza, Santa Ana Eguna hasteko

Txintxarri Aldizkaria 2021 uzt 26 Kultura