Badatoz 2023ko San Pedro Jaiak eta beste urte batez Gure Patxintxiak saria eman nahi du Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak. Herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzea merezi dutela iruditzen zaigu. Horregatik ekainaren 15era bitarte zure hautagaiak jasotzeko epea zabalduko dugu. Proposamenak bidaltzeko idatzi: kultura@ttakun.eus | 695 78 53 89 watsapera | Ttakun Kultur Elkarteko sare sozialetan, bulegoko postontzian edo kanal berezi honetan zuzenean igo dezakezu. Ekainaren 17tik 25era izango da bozkak emateko aukera. Gora Gure Patxintxiak!!
PATXINTXI SARIAK
Herriko pertsona maitagarriak omentzeko Patxintxi Sariak 2023 ekimena, martxan

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 06 Euskara

Badatoz 2023ko San Pedro Jaiak, eta Ttakun Kultur Elkarteak 65 urtez gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omendu nahi ditu beste behin.