PATXINTXI SARIAK

Herriko pertsona maitagarriak omentzeko Patxintxi Sariak 2023 ekimena, martxan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 6a, 10:05

Badatoz 2023ko San Pedro Jaiak, eta Ttakun Kultur Elkarteak 65 urtez gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omendu nahi ditu beste behin.

Aurten ere Gure Patxintxiak sariak emango dituzte Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak. Udaletxeko balkoian haurren txupinazoa jaurtitzearekin batera omenduko dituzte. Hortaz, hilaren 28an egingo dute aintzatespen jarduera hori, eguerdiko hamabiak aldera. Helburua da herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzea. 

Horregatik, hilaren 15era bitartekoa izango da hautagaiak jasotzeko epea. Proposamenak bidaltzeko idatzi kultura@ttakun.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp mezu bat 695 78 53 89 telefono zenbakira. Horrez gain, zuzenean igo ditzakezu pertsona horren datuak kanal berezi honetara edo Ttakun KEren sare sozialetara. Hilaren 17tik 25era bitartean eman ahalko dituzue botoak.