Aurtengo inauteriak apartekoak izango direla-eta, Ttakun KEk inauterietako lehiaketa antolatu du, TXINTXARRI aldizkariaren webgunearen bitartez. Urte berezia da, zalantzarik gabe, baina elkarteak inauterien izpirituari eutsi nahi dio. Umore ona eta irudimena sustatzea helburu, herriko bizilagunak gonbidatu nahi ditu Ttakunek, buruari eragin, eta mozorro original bat pentsa eta presta dezaten. Horrez gain, euren etxeetako leiho eta balkoiak apaintzera ere animatu nahi ditu elkarteak. Argazkiak TXINTXARRI aldizkariko webgunera igo edo 646 82 44 66 Whatsapp zenbakira bidali beharko dira otsailaren 11 eta 16a bitartean. Argazkiaren izenburuak mozorroarekin zerikusia izan behar du. Otsailaren 17tik 21era bozkatu ahal izango dira webgunean bertan. Epaimahaiaren erabakia, berriz, 2021eko otsailaren 22an jakinaraziko da.
INAUTERIAK 2021
'LasARTE-Oria' argazki-lehiaketako sariak jaso dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 02 Kultura

Joan den asteburuan zehar poltsikoratu dituzte erosketa-bonuak aurtengo inauterietako argazki-lehiaketan parte hartu duten herritarrek. Irakurleek eta lau kidez osatutako epaimahai batek erabaki dituzte saridunak nortzuk izan diren. Zorionak guztioi, eta gozatu sariez!

ARGAZKI LEHIAKETA
ARGAZKI LEHIAKETA