'LasARTE-Oria' LEHIAKETA

Mozorro-lehiaketako irabazleak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 24a, 13:30

Ez gaitu ezustean harrapatu, baina, hala ere, nabarmentzeko modukoa da: lasarteoriatarrok artista hutsak zarete! Inauterietako argazki-lehiaketa antolatu dute Ttakun KEk eta TXINTXARRI aldizkariak, ospakizun egun horien giroa bizirik mantentze aldera. Albiste honetan jaso ditugu kategoria bakoitzeko irabazleak nortzuk izan diren. Zorionak guztioi, eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

FAMILIA kategoriako irabazleak

GAZTEAK kategoriako irabazleak

HELDUAK kategoriako irabazleak

LasARTE-Oria argazki-lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizue antolatzaileek: argazkiak bidali dituzuenoi, bozkatu duzuenoi, epaimahaiko kideoi (Ione Artola, Isaac Farre, Ana Eceiza eta Cesar Marcos)  eta baita irakurleoi ere, jakina. Mila esker, bihotzez! Hurrengo urteko inauterietan ikus gaitezela berriro kalean, elkarrekin dantzan eta giro ederrean! Seinale ezin hobea izango litzateke hori. Bien bitartean, zaindu zaitezte!