Hauxe da prestatu duten egitaraua: 16:45ean, haurrentzako nahiz helduentzako txokolate jana, dantza eta jokoak. 17:30ean, erromeria. 19:00etan, Kaxkamalo txantxoa erretzea eta izakien eta herritarren arteko ituna urtebetez berritzea.
Okendo Zinema Taldeak 'Esto no es Hollywood' filmaren emanaldia egingo du. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hizkuntza: Gaztelania
Oporrak Bakean egitasmoaren bidez haur sahararrek aukera dute udarako bi hilabete (uztaila eta abuztua) Euskal Herrian igarotzeko. Parte hartu nahi duten familiek otsailaren 15era arteko epea dute izena emateko, horrela: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa.
Itsaspeko nazioarteko jaialdian saritu dituzten argazkietako batzuekin ondu dute esposizioa. Sarrera doakoa da.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||