Makilak eskuetan hartu eta koplak abestera aterako dira Zabaletako auzotarrak, Basotxo plazatik abiatuta, 17:00etan. Ondoren, barrikotea prestatu dute elkarrekin afari-merienda egiteko.
Erketz EDTko kideek herrian barrena astinduko dituzte makilak aurrena eta Urnieta bideko baserrietara joango dira gero. Buenavista sagardotegian afalduko dute.
Kantuan eta makilak astintzen ariko dira Xumela koruko, Earra! bertso eskolako eta txistularien taldeko kideak.
Oporrak Bakean egitasmoaren bidez haur sahararrek aukera dute udarako bi hilabete (uztaila eta abuztua) Euskal Herrian igarotzeko. Parte hartu nahi duten familiek otsailaren 15era arteko epea dute izena emateko, horrela: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa.
Otsailaren 2tik 6ra, bi egunak barne.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||