Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen lana ikusarazteko asmoz ospakizuna aurrera eramango dute eragile horrek berak, Lasarte-Oriako Bizipoza Taldeak eta Ttakun Kultur Elkarteak. 17:30ean, Aspanogiko gizarte langile Nekane Lekuonak hitzaldia emango die Ttakun KEren Gazte Kluba egitasmoko partaideei. 18:30etik aurrera, jaia egingo dute: Aspanogi elkartearen manifestua irakurriko dute, Laura Hueso herritarrak Otsoa ipuina irakurriko du, Piraten indarra abestiaren koreografia dantzatuko dute eta koloreak dantzan jarriko dituzte.
Hizkuntza: Euskara
Kriseilu Gazte Langileen Asanbladako kideek deitu dute bilera.
Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko hilabeteroko mobilizazioa egingo du Lasarte-Oriako Sarek. Erdigunea zeharkatu ostean, Okendo plazara iritsi eta Etxerat elkartearekin adostutako komunikatua irakurriko dute.
Okendo Zinema Taldeak antolatutako emanaldia. Sarrerek 6 euro balio dute.
Oporrak Bakean egitasmoaren bidez haur sahararrek aukera dute udarako bi hilabete (uztaila eta abuztua) Euskal Herrian igarotzeko. Parte hartu nahi duten familiek otsailaren 15era arteko epea dute izena emateko, horrela: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa.
Miguel Angel Felipe Torres margolariak teknika horrekin egindako koadro ugari jarri ditu ikusgai eta salgai Jalgi kafe antzokian. Lasarte-Oria, Zubieta edota Donostiako paisaia ugari ikusiko dituzte esposizioa ikustera joaten direnek.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||